Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, 22:00etan, Argibidea elkarteak Euskara sencilloaren manifestua antzezlana hartuko du. Zizkerte kultur taldeak eta Arbizuko Udalak antolatutako emanaldia. Antzezlan horretan Bikoteatro antzerki taldeko Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak euskaldun berri paren baten papera jokatzen dute. Biak ere nekatuak daude darabilten euskara "hotza, urruna, laborategikoa..." dela diote baieztapen "mingarriak" entzuteaz. Nekatuak daude ere "euskaldun zaharren aurrean lotsatuta eta burumakur" azaltzeaz, "hanka sartzearen beldurrez, hitzak etengabe neurtuz eta azkenean suminduta erdaraz erantzun digutenean..." Horregatik, euskara "errazagoa, hurbilagoa eta beroagoa izan daitekeelako", manifestua proposatzen dute, "euskara ikasteko egin duten ahalegin handiagatik ez dugulako ezertaz lotsatu behar".