Emakumeen artean futbola sustatzeko diru laguntzak eman ditu Nafarroako Gobernuak

Guaixe 2008ko azaroaren 13a

Nafarroako Kirol Institutuak 100.000 €-ko diru laguntza banatuko du Nafarroako 30 kirol elkarteren artean. Laguntza horren bidez oinarri-futbolean emakumeen parte hartzera sustatzea nahi du. "Parte hartze urriko taldean oinarriak sendotzea da gure helburua, etorkizunean teknifikazio lan bat egiteko eta Nafarroako selekzioa osatzeko"adierazi zuen Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari Jose Javier Esparzak.Nafarroako Futbol Federazioak kudeatuko du diru laguntza hori eta, besteak beste, Arbizuko Aldabide taldeak jaso ahal izanen ditu diru laguntza horren onurak.