Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Susa argitaletxeak Aspaldiko lagunen bisita liburua karrikaratu berri du. Liburu horretan 1980 eta 1994 urteen artean Susa aldizkarian argitaratu ziren 25 ipuin bildu ditu Mikel Elorzak. Liburu horretan idazle oso ezagunen ipuinekin batera, liburu bakanen egile batzuenak edota aldizkarietan bakarrik idatzi zutenen ipuinak aurki daitezke. Idazleen artean Mikel Reparaz arbizuarraren ipuin bat dago, Pasteur doktoreari, Susa aldizkariaren 32. zenbakian publikatu zena 1994ko uztailean. Aspaldiko lagunen bisita liburua dagoeneko salgai dago, baina Susa argitaletxeak ere interneten oso-osorik zintzilikatu du.