Aldabideko neskak, bigarrenak

Guaixe 2009ko urtarrilaren 14a

Nesken senior mailan ordezkari sakandar bakarra dugu: Arbizuko Aldabide. Aldabideko neskek, gainera, aurten debutatu dute seniorreko lehen multzoan eta primerako lana egiten ari dira. Asteburu honetan 9. Jardunaldia egon da jokoan, eta Arbizuko neskei atseden hartzea egokitzen zitzaien. Hala ere, goi postuetan daude. Zalatambor taldea da liderra, 19 punturekin, eta puntu bakar bat gutxiago dute Arbizuko neskek, 18. Igandean, ilbeltzaren 18an, goizeko 11:0etan 10. Jardunaldiari aurre eginen diete Arbizuko neskak. Arerio latza izanen dute, 4 punturekin sailkapeneko azken tokian dagoen Subiza. Subizako neskak irabazi beharrean daude, atzeko postua utzi nahi badute behintzat, eta Sakanako neskek, aldiz, lidergoa eskuratu nahi badute irabazi beharrean daude. Ea arbizuarrek irabazi eta lidergoan jartzeko aukera duten.