Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nesken senior mailako 10. Jardunaldian Arbizuko Aldabide taldeko neskek lidergoa eskuratu zuten, Subiza taldeari 0-1 irabazi eta gero. Senior mailan aurten debutatu dute Arbizuko neskek, eta primerako lana egiten ari dira. Lider dira, 21 punturekin. Bigarrenak Zalatambor Areta 99 taldeko neskak dira, 19 punturekin. Asteburuan 11. Jardunaldia dago jokoan. Arbizuko kiroldegian jokatuko dute Arbizuko neskek, larunbatean, 12:30ean, 9 punturekin sailkapenean laugarrenak diren Aurrera taldearen kontra. Ea irabazi eta lidergoa sendotzea lortzen duten.