Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan senior mailan dabiltzan nesken areto futbol txapelketako 11. jardunaldia jokatu zen. Aldabideko neskek etxean jokatu zuten, Arbizuko kiroldegian, Leitzako Aurrera taldearen kontra. Aldabidekoak gailendu ziren, 4-0, nagusitasun osoz, lidergoari eutsiz. Esan moduan Aldabideko neskak dira sailkapen buru, 24 punturekin, bigarrenari, Zalatamborri, bi puntuko aldea aterata. Asteburuan 12. jardunaldia jokatuko dute. Larunbatean, 12:00etan, Lekunberriko kiroldegian jokatuko du Aldabidek, bertako Beti Kozkorren aurka. 8 punturekin sailkapenean seigarrenak dira Lekunberrikoak, eta printzipioz Aldabidekoak dira faboritoak. Baina ikusi behar ea sakandarrak lidergoa eusteko gai diren hala ez.