Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean aske gelditu zen Garazi Biteri sei urteko espetxe zigorra bete eta gero. Eibartarra sortzez, baina Arbizurekin harreman handia duen gaztea Valencia III espetxetik atera zen. Astelehen iluntzean Arbizun lehen harrera egin zioten eta ondoren sorterrian. Garazi Biteri 2001ean atxilotu zuten Haika gazte erakundeko kide izatea egotzita. Lau urte eman zituen Biterik behin-behinean preso. Espainiako Auzitegi Nazionalean gazte erakundeen aurkako epaiketa hastean aske geratu zen, ezarritako zigorra jada beteta zuelako. Ondoren Espainiako Auzitegi Gorenak ezarritako Jarrai, Haika eta Segi erakundeak "terroristak" zirela kalifikatu eta espetxe zigorra sei urtera igo zuen. Biteri eta beste hainbat gazte duela bi urte atxilotu zituzten Bilboko pilotaleku batean egindako agerraldian.