Lidergoa galdu dute Arbizuko neskek

Guaixe 2009ko otsailaren 4a

Asteburuan nesken senior mailako 12. jardunaldia jokatu zen. Aldabideko neskek, liderra, Lekunberrin jokatu zuten, Beti Kozkor taldearen kontra, eta 2-1 galdu zuten. Partida galtzearekin batera lidergoa ere galdu zuten arbizuarrek. Egun Zalatambor area 99 taldea da nesken senior mailako lider, 26 punturekin. Arbizuko Aldabide bigarrena da, puntu bat gutxiagorekin (25). Asteburuan 13. Jardunaldia jokatuko dute. Aldabidek ez du jokatuko, Zalatamborrekin jokatzea egokitu baitzitzaion eta partida hau aurreratu eta aurretik jokatu zutelako, banakako berdinketarekin. Hortaz, atseden hartuko dute sakandarrek.