Lehen fasea asteburuan despedituko du Aldabidek, Biurdana arerio duela

Guaixe 2009ko otsailaren 11

Asteburuan nesken senior mailako 13. jardunaldia zegoen jokoan. Bigarrena den Arbizuko Aldabidek Zalatambor Area 99 liderra zuen arerio, baina bi taldeek partida aurreratua zuten eta asteburu honetan ez zuten jokatu. Partida hartan, bana berdindu zuten. Larunbateko elurtea zela eta, Mutilbera eta Biurdanaren arteko lehia eta Subiza eta Beti Kozkorren artekoa bertan behera gelditu ziren. Aurrerak atseden jardunaldia zuen. Zalatambor Area 99 taldeak jarraitzen du lider, 26 punturekin. Arbizuko Aldabideko neskak bigarrenak dira, 25 punturekin. Asteburuan lehen faseko 14. eta azken jardunaldia egonen da jokoan, eta Aldabideko neskak Biurdanakoak izanen dituzte arerio. Biurdana 8 punturekin sailkapenean seigarrena da. Partida larunbat arratsaldean jokatuko dute, otsailaren 14an, 16:00etan Iruñeko Jaso Ikastolan. Ea arbizuarrek irabazi eta atzera ere lidergoa eskuratzeko aukera duten.