Lehen fasean bigarrenak izan dira Aldabideko neskak

Guaixe 2009ko otsailaren 17a

Asteburuan despeditu zen nesken senior mailako lehen fasea, 14. jardunaldiarekin. Arbizuko Aldabide taldeko neskek Jaso ikastolan jokatu zuten Biurdana taldearen kontra, eta 1 eta 2 irabazi zuten, hiru puntuak Arbizura ekarriz. Zalatambor liderrak ere irabazi zuen Subizaren kontra zuen partida, eta hortaz, lidergoa mantendu zuen. Lehen fasea bukatuta, Zalatambor Area 99 izan da liderra, 29 punturekin. Aldabide bigarrena sailkatu da, puntu bat gutxiagorekin (28). Primerako denboraldia egin dute Aldabideko neskek, aurten debutatu baitute senior mailan, orain arte jubeniletan aritzen baitziren. Ea aurki hasiko den bigarren fasean nola aritzen diren.