Larunbatean Maitane Intxaurragari ongi etorria eginen diote

Guaixe 2009ko otsailaren 27a

Larunbat eguerdirako Arbizun Maitane Intxaurraga Uribarriri ongi etorri ekitaldia antolatu dute. Eguerdiko ordu batean izanen da ekitaldi politikoa eta, ondoren, Aldabide elkartean bazkaria izanen da. Berriki aske geratu den Garazi Biteri eibartarra ere larunbatean Arbizun izanen da ere. Bost hilabete eta erdi preso eman eta 8.000 euroko bermea ordaindu ondoren, aurreko ostegunean utzi zuen Maitane Intxaurraga Uribarrik Soto del Realgo espetxea. 21:00etan aske gelditu zen eta Arbizura goizaldeko ordu batean iritsi zen. Lehen harrera egitera 120 pertsona bildu zirela jakinarazi digute.