Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espetxea utzi berri duten Maitane Intxaurraga eta Garazi Biteri larunbatean omendu zituzten Arbizun. Jende mordoak parte hartu zuen ekitaldian Arbizuko haur eta gazteen ordezkaritza, senideek eta ezker abertzaleko kide batek hartu zuten hitza. Omenduei aurreskua dantzatu zieten eta opariak jaso zituzten. Omenduek esan zuten "esperientzia gogorra bizi" izan zutela, baina aldi berean "aberasgarria". Eta gehitu zuten ez ziotela "inori kalte egin" eta ez zirela "damu". Ekitaldiaren ondoren, herri bazkaria izan zen. Bazkal ostean Nafarroan errepresioak iaz eman zuena laburbildu zuen bideoa ikusteko aukera izan zen.