Aldabideko Ezkurdia eta Lukin txapeldun

Guaixe 2009ko martxoaren 10a

Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako finalak jokatu ziren asteburuan, eta Sakanako lau biko sailkatu ziren, kategoria ezberdinetan, finalak jolasteko. Ostiralean, Amurrion, 22 urtez azpiko eskuz binakako finala jokatu zen, eta Bi Aizpeko Iriarteri eta Aranori 14-22 irabazi zieten Zazpi Iturriko Roponek eta Leundak. Hortaz, txapela ez zen Sakanara etorri. Gazte mailako eskuz binakako txapela Sakanara iritsiko zela gauza jakina zen, bi finalistak sakandarrak baitziren. Ostiralean Hernanin jokatutako lehia gogorrean Irurtzun taldeko Ansotegi eta Pazosi 13-22 irabazi zieten Arbizuko Aldabideko Ezkurdiak eta Lukinek. Eta larunbatean, Gasteizko Txukun Lakua pilotalekuan kadete mailako eskuz binakako finala jokatu zen; Zazpi Iturriko Gallurraldek eta Jakak 22-7 hartu zituzten menpean Gure Pilotako Ijurko eta Lasa. Pilota emaitzak. Atzo Tolosako Beotibarren jokatutako lehian Ismael Chafeek eta Eskuderok 19-22 galdu zuten Saralegiren eta Apraizen kontra.