Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbizu eta Etxarri Aranazko lau bazkidez osatutako enpresa bat kanpina egiteko egitasmoa lantzen ari da. Arbizutik Unanura daraman bidearen eskuinaldean kokatuko litzateke azpiegitura turistikoa.Kanpina jartzeko tramitazioa nahikoa aurreratuta dute sustatzaileek eta azken baimenen zain daude. Bitartean garbiketa lanak egiten hasi dira. Horretaz gain, kanpinak hartuko duen eremuaren perimetroan zuhaixkak landatu zituzten urte hasieran, 250 edo 300 bat. Kanpinaren egitasmoa lantzen ari direnek jakinarazi digutenez, norbaitek zuhaixka guztiak errotik moztu ditu. Gertaera salatu egin dute.