Aldabidek galdu

Guaixe 2009ko martxoaren 18a

Asteburuan nesken senior mailako bigarren faseko 4. jardunaldia jokatu zen. Arbizuko Aldabideko neskek galdu egin zuten Iruñean, 6-3, Txantrea taldearen kontra. Sailkapen orokorrean Txantrea da lider, 12 punturekin, eta Aldabideko neskak hirugarrenak dira, 3 punturekin. Larunbatean, hilak 21, etxean jokatuko dute Aldabideko neskek, Arbizuko kiroldegian, 10:00etan, sailkapenean bosgarrena den Cantera taldearen kontra.