Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urte hasieratik mus, briska eta truk txapelketak jokatu dira Beldarrin Jubilatu Elkartean. Hiru txapelketen finalak martxoaren 27an jokatu ziren eta sariak egun bat geroago banatu ziren, afari eder baten ondoren. Beldarrin Jubilatu Elkarteko zuzendaritzako kide Jose Javier Berastegik eta Ignacio Zabaltzak banatu zituzten sariak. Mus txapelketan aritu ziren dozena bat bikoteen artean onenak Pedro Rosa eta Jose Lakuntza izan ziren. Briskan dozena erdi bat bikote aritu ziren eta guztietan onenak Mª Jesus Araña eta Maria Luisa Araña ahizpak izan ziren. Azkenik, truk txapelketan 4 bikote aritu ziren eta saria Pedro Migel Goñik eta Pedro Leitzak eskuratu zuten. Bikote guztiek trofeoak eta ardo botilak jaso zituzten sari gisa. Gainera, parte-hartzaile guztiendako opariak izan ziren. Horretaz gain, bildutako guztien artean lau legatz eta afari bat zozketatu zuen Beldarrin Jubilatu Elkarteak. Afaria eta bina legatz jaso zituzten Pedro Martin Berastegi eta Jose Reparaz bikoteak. Bigarren legatz parea MªJesus eta MªLuisa Arañarendako izan zen. Afaldu ondoren jai giro aparta izan zen elkartean.