Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan despeditu da nesken senior mailako liga eta lehiatu diren 14 talderen artean Txantrea izan da irabazle. Aurten bertan debutatu duen Arbizuko Aldabide taldea bosgarren sailkatu da. Kontuan hartuta Aldabideko neskak maila horretan lehiatzen diren lehen aldia dela, taldekideen artean soilik bi senior direla - gainerako guztiak gazteak eta kadeteak dira - Aldabide Kirol Elkarteak positiboki baloratzen du lortutako bosgarren postua eta jokalari guztiak zoriondu nahi ditu burututako txapelketagatik. Halaber, hurrengo denboraldian aritzeko animatu nahi dituzte neskak, kontziente direlako ikasketak eta beste direla-eta zailtasunak dituztela, "baina, hala eta guztiz ere, eredugarria izan da taldearekiko erakutsi duten ardura, adiskidetasuna eta dedikazioa". Bestalde, Aldabide elkarteak Mikel eta Nuria entrenatzaileak zoriondu eta animatu nahi izan ditu "egiten duten lan ordezkaezina egiten jarraitzeko, euren ekarpenik gabe gure lana ez baita posible". Argazki oina: Izaskun, Ione, Ainara, Ainhoa, Eki, Mikel eta Sandra, Nerea, Nekane, Itsaso eta Edurne.