3. enpresa batek jaso du gobernuaren "Nafarroa bermea"

Guaixe 2009ko ekainaren 9a

Astelehenean egindako bilkuran Nafarroako Gobernuak erabaki zuen Sakanako enpresa bati "Nafarroa bermea" ematea. Beriain Azpia enpresa sakandarrak gobernuak emandako 11. bermea lehen mailako kanpina egitera bideratuko du. 1.297.983 euroko inbertsioa eskatuko dio enpresari turismo azpiegitura aurrera eramatea. Nafarroako Gobernuak 600.000 euroko bermearekin lagunduko du. Lanak aurki hastea espero dute enpresa sustatzen duten 4 bazkideek.Astelehenean onartutakoarekin, Sakanako 3 enpresek eskuratu dute "Nafarroa bermea". Aurrena, Altsasuko automobilgintza arloko enpresa batek ere jaso zuen. Egin behar zuen 312.800 euroko inbertsioaren % 60 estaltzen zuen bermeak. Ondoren, ibarreko zurgintza arloko enpresa batek jasoko zuen. Enpresak aktibo finko materialak 402.097 euroko proiektu bat gauzatzeko mailegua eskatu du eta Nafarroako Gobernuak 241.258 euroko bermea eman dio."Nafarroa Bermea" krisiari aurre egiteko Nafarroako Gobernuak hartutako neurrietako bat da. Bere helburua da lanpostuak sortzen dituzten inbertsioak babestea eta finantzaketa egokia ematea, hau da, enpresa txiki eta ertainen premiekin bat datozen kostu eta epeak ziurtatzea. Gaur egun zaila baita kredituak lortzea.