Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Elomendiko I. Extreme lasterketa jokatu zen. 156 parte-hartzaileek 8 kilometroko lasterketa gogorra zuten aurrez aurre, Elotik abiatuta 1.289 metroko altueran dagoen Elomendi gailurreraino joan behar baitziren eta atzera ere herriraino jaitsi. Proba gogorra zen, bataz besteko %9,7ko desnibelarekin. Azkarrena mendi lasterketetan espezialista den Pabeko Said Jandari izan zen (36:08), bigarren sailkatu zen Didier Zabo frantziarrari 49 segundoko alde aterata. Beste Iruñako Antonio Etxeberria hirugarrena izan zen (37:43). Emakumezkoetan Bidebieta taldeko Izaskun Zubizarreta izan zen lehena, nagusitasun handiz (47:55), helmugara 32. tokian heldu eta gero. Bigarrena Maitane Txueka arbizuarra sailkatu zen (55:34), helmugara 104.a iritsita. Aipatzekoa da ere Oihan Galparsoro Jauregi 134.a heldu zela helmugara (1:00:48).