Palestinarekiko elkartasun eguna bihar

Guaixe 2009ko uztailaren 3a

Biharkoan Arbizu-Marda, Euskal Herria-Palestina elkartasun eguna ospatuko da Arbizun. Ekitaldi nagusia bihar eguerdian eginen da San Juan ermitan. Txalaparta doinuek olibondo landaketari emanen dio bide. Ekitaldian Palestinako ordezkari batek hitza hartuko du. Bertsolariak, dantzariak eta aatea ere ez dira faltako. Biharkoaren aurretik, gaur mural bat margotuko da  eta horrekin batera 22:00etan plazan zinema emanaldia iragarri da. Bestalde, asteburuan zehar udaletxean Palestinari buruzko informazio panelak ikusgai izanen dira. Arbizu 2005eko ekainaren 14an Palestinako Zisjordanian dagoen Marda herriarekin senidetu zen. Senidetze horren ondorio izan dira gerora zenbait arbizuarrek Palestinara egindako bidaiak, udalak Israeli boikot egiteko erabakia edota Olibondoetatik Apartheid Hesira liburua.