Palestinarekin bat eginik

Guaixe 2009ko uztailaren 6a

Larunbatean San Juan ermita ondoan egindako ekitaldiarekin Arbizuk Palestinako herriarekin bat egiten duela argi utzi zuen. Hainbat arbizuar bildu ziren udalak prestatutako ekitaldian. Larunbatean Tamer palestinarra eta Arbizuko alkate Josu Miren Mendinuetak hartu zuten hitza. Aurrenekoak Israelek Palestinarren kontra daraman jokabidea salatu zuen. Olibondoaren landaketaren ondoren gogora ekarri zuen haietako asko eta asko errotik atera dituela Israelek. Aldi berean, nazioartetik, eta kasu horretan Arbizutik, Palestinak jasotako babesa ere eskertu zuen eta haren garrantzia nabarmendu zuen. Arbizuko alkateak bi herrien arteko loturak gogora ekarri ondoren, Palestina bertatik Israeli boikota egiteko deia ekarri zuen. Hitzaldien ondoren dantzarien eta hango eta hemengo olerkien txanda izan zen. Adierazpen guztiak euskaraz eta arabieraz egin ziren, ekitaldi guztia bideoz grabatu eta Palestinara igorriko baita. Ekitaldia auzatearekin bukatu zen. LekukotasunaSinboloz betetako ekitaldia izan zen larunbatekoa. Bi herrien harreman horren lekukotasuna betiko gelditu da: larunbatean landatutako eta Palestinarren ikur den olibondoaren ondoan Gernikako Arbolaren kimua den haritza dago. Bestalde, Arbizuko herri sarreretan herria Zisjordanian dagoen Marda herriarekin senidetuta dagoela dioen kartelak ere jarri dituzte.