Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilabete guztian zehar 3 eta 9 urte bitarteko haur arbizuarrek ludoteka zabalik dute. Astelehen, asteazken eta ostiraletan izaten da, 10:30etik 13:30era. 5 begiraleren zaintzapean aritzen dira haurrak ludotekan. Adina kontuan bi talde egin dituzte, 3 eta 6 urte bitartekoak eta 6 eta 9 artekoak. Ludotekan biltzen badira ere, plazan, frontoian edota parkean primeran pasatzen dute. Jolasez gain, eskulanak eta besterekin haur arbizuarrak primeran pasatzen ari dira.