Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beldarrin errekaren inguruan San Joan aurretik makinen mugimendua hasi zen. Babes ofizialeko etxebizitzak hartuko dituen inguru haren urbanizazio lanak Olloquiegui SA enpresa egiten ari da eta nahiko aurreratuak dituzte. Lan horiengatik 264.300 euro jasoko ditu enpresak eta bera izanen da ere San Joan ermitarako bidea urbanizatuko duena. Azken lan hori (180.635 euro) estatuko funtsaren bidez ordainduko du udalak. Unitatearen urbanizazio lanak despeditu eta gero 24 etxebizitza jasoko dira. Eraikuntza lanen sustatzailea Errekabitarte elkartea izanen da. Han biltzen dira babes ofizialeko etxebizitzen jabe izanen direnak. Bestalde, Arbizuko festetan aurten ere balkoien lehiaketa egin da. Sariak Argiñantxak, Kontxesintxak, Motzantxak eta Bentako itxak jaso zituzten. Ez ziren horiek festetan banatu ziren sari bakarrak, barkillo baten zozketa egin zen eta Xabier Zabaltzak eskuratu zuen. Bestalde, festen kartel iragarlea Juan Karlos Reparazen irudi bat izan da aurten, berak irabazi baitzuen lehiaketa.