Udalak Berastegiren bahiketa salatu du

Guaixe 2009ko uztailaren 30a

Aurreko ostiralean Arbizuko Udalaren bilkuran Alain Berastegiren bahiketaren gaia mahai gainean izan zen. Udalak Berastegiri babesa eskaintzearekin batera "errepresioaren erabilera bera" salatu du Arbizuko Udalak. Horrekin batera, Nafarroako Parlamentuan agerraldi bat eskatu du udalak han "erasoari buruzko azalpenak eskatu eta dagozkionari ardurak eskatzeko". Horrekin batera, Arbizuko Udala Irunberri eta Oibarko udalbatza eta herritarrei zuzendu zaie "ahalik eta testigantza eta datu gehien jaso ditzaten" han izan baitzen bahiketa. Bestalde, udalak agorrilaren 8rako (larunbata, 19:00etan) Errepresioari stop. Gerra zikinik ez! leloa duen manifestazioa deitzea erabaki du. Parte hartzeko deia egitearekin batera, udalak ibarreko udalbatza eta zinegotziei atxikimendua eskatzea erabaki du.