Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbizuko Udalak errepidearen zabalera murrizteko egiteko eskaera kontuan hartu du Adifek Nafarroako Gobernuak RENFE/Adif erakundeekin Nafarroan geratzen ziren 46 pasonibelak kentzeko akordioa sinatu zuen 1998., 1999. eta 2004. urteetan. Dagoeneko 40 trenbide-pasa kendu dira, eta aipatu erakundeek aurreratu dutenez hurrengo urterako desagertua egonen da Arbizuko trenbide pasa. Lanak bizpahiru hilabeteko epean hasiko direla aurreikusten da, eta obra guztia Estatu espainiarrak hartuko du bere gain, Adif-ek (Administrador de Infraetructuras Ferroviarias) eta Administrazioak sinatutako kontratuaren bitartez. Zubia eta errepideaPasonibela kentzeko zubi bat eginen dute. Horrela, trenbidea zubi gainetik pasako da eta ibilgailuak edo oinezkoak zubi azpitik. Halaber, bidea konponduko dute, errepidea eginez. Horrela, Arbizutik aterata, zubira heldu eta ezkerrera eginen dute ibilgailuek, Loinaz dermiotik jarraituz, eta bertatik Lizarrustiko bidera atereaz. Eskaria onartutaAurreko astean, Adifeko ordezkariak Arbizuko udaletxean egon ziren, desjabetze prozesua abian jartzeko. Ildo honetan, proiektuak jasotzen du errepidearen zabalera 20 metro ingurukoa dela, babes eremua barne, baina Arbizuko Udalarendako gehiegizkoa da hori. "Egun Arbizutik pasonibelera bitarteko bideak 7 metro inguruko zabalera du, eta pasonibelaren beste aldetik Lizarrustiko bidera ateratzeko bidearen zabalera 4 metro ingurukoa. Guri 20 metroko zabalera duen bidea gehiegizkoa iruditzen zaigu eta hala esan genien" dio Arbizuko alkate Jesus Mari Mendinuetak. Obra zuzendariak eskaria aintzat hartu zuen eta proiektuan birmoldaketa eginen dute. Horrela, egungo antzeko zabalera errespetatuko du bide berriak. Eskaera onartzeagatik eta lanak hasiko direlako kontentu daude udal ordezkariak. 2.109.025, 4 euroPasonibela kentzeko lanen aurrekontua. Aurki emanen dira lanak.