Urbanizazio berriak gehienez 14 etxe hartuko ditu

Guaixe 2009ko urriaren 28a

Etxarrirako irteeran urbanizazio berri baterako lanak egiten hasiak dira. Lanak udalaren ardurapean egiten ari badira ere, inguruko lurjabeak dira hura sustatu dutenak. Urbanizazio berriak 4.084, 43 metro karratu hartzen ditu. Horietatik 2.514 lurjabeendako izanen dira eta gehienez ere 14 etxe jasotzeko aukera izanen dute. Errepideari paralelo norabide bakarreko kalea eginen da, 1.570,43 metro karratu hartuko dituena. Kale horrek sarrera mendebaldean izanen du. Arbizuko Udalak, bestalde, despeditu ditu Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu Funtsaren laguntzaz egindako San Joan ermitako urbanizazioa. Bestalde, industrialdearen 3. faserako lurra berdinduta utzi da. Soberan dagoen lurra Bakaikuko trenbide pasa kentzeko lanetan erabili da. Industria eremuaren zabalkunde hori egungo Utzubar industrialdearen parean egonen da, NA 2410 errepidearen beste aldean.