Nesken senior maila. 1. Multzoa. 2. Jardunaldia: Aldabide 1 - Subiza 2

Guaixe 2009ko urriaren 29a

Urriaren 17an hasi zen nesken senior mailako areto futbol txapelketako lehen fasea. Nesken senior mailan, iaz bezala, talde sakandar bakarra ariko da: Arbizuko Aldabide. Lehen jardunaldian Lekunberriko Beti Kozkor taldeari 0-1 irabazi zion Aldabidek, baina larunbatean Arbizun jokatutako partidan 1-2 galdu zuten arbizuarrak Subizako nesken kontra. Nesken senior mailako lehen multzoko liderra Zalatambor taldea da, 6 punturekin. Aldabide bosgarrena da, 3 punturekin. Larunbatean Mutiloan jokatuko dute Arbizuko neskek, sailkapenean hirugarrena den Mutilbera taldearen kontra. Puntutara berdinduta daude bi taldeak, eta hortaz, goi mailako lehia.