Estatuko funtseko dirua zertara bideratu galdetu du udalak

Guaixe 2009ko abenduaren 1a

Arbizuko Udalak etxeetara inkesta bat banatu du eta, haren bidez, arbizuarrek estatutik etorriko diren 116.107 euroak zertan inbertitu nahiko luketen jakin nahi du udalak. Arbizuarrei bost egitasmo aurkeztu dizkie udalak, baina herritarrek haien ekarpenak egiteko aukera izanen dute. Aurkeztutako bost egitasmoetatik gehienez hiru aukeratu behar dituzte herritarrek. Erantzunak ostiralera arte utz daitezke udaletxean edo postontzian bota. www.arbizu.info web gunean ere erantzun liteke galdetegia.Bost egitasmoak-    Geotermia. 0-3 urte arteko haur eskolan energia berriztagarria jartzea.  -    Ubeldien bainurako eremua. Errota inguruan uharka jarri, neguan kentzeko aukerarekin.-    Zentral txikia. Beriaingo ura aprobetxatuz argindarra ekoiztu generadore txiki baten bidez. -    Liburutegia. Udaletxeko goiko solairuan. -    WIFIa. Herrian antena pare bat jarri eta handik internetera konektatu. Edozein hornitzaileri ordaindu beharrean udalari ordainduko beharko litzaioke. Kuota erdira jaitsiko litzateke. BaratzakUdalak baratzak jarri eta haiek arbizuarren esku uzteko asmoa ere badu, haiek lantzeko. Ideiarekin aurrera egin aurretik udalak arbizuarren iritzia jakin nahi du.