Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean, azaroaren 8an, I. Meeting Goierri karting lasterketa antolatu dute Olaberriako Zirkuituan, Challenge Norte txapelketarako baliagarria den zazpigarren eta azkenaurreko proba dena. Goizeko 9:00etan hasi eta 14:00etara ariko dira karting pilotuak lanean, eta bezperan entrenamendu saioak izanen dituzte. Tartean Sakanako karting talde batek hartuko du parte: Spirit Racing Team. Antolatzaileek adierazi dutenez, inguruko pilotu garrantzitsuenen parte-hartzea espero da, Mikel Mostajo eta Jon Tanko tarteko, eta jakina, Sakanako taldeko pilotuek dena emango dute. Challenge Norte txapelketan Euskal Herriko, Galiziako, Gaztela Leongo, Kantabriako eta baita ere Frantziako pilotuek hartzen dute parte, eta bost mailako lasterketak izango dira Olaberrian: kimuak, kadeteak, KF2-KF3, Hobbie-125 c.c. eta KZ2, proba nagusiena. Hortaz, ikuskizuna ziurtatuta dagoTalde arbizuarraTaldearen enpresa eta egoitza - Kartingproductos S.L. - Arbizun kokatuta dago, eta lau pilotu ari dira Spirit Racing Team taldean lanean, Atarrabiako bi, Zizurko beste bat eta Donostiakoa laugarrena. Mikel eta Ibai Rodriguez, Arturo Cobos eta Aitor Lasa dira pilotuak. Mikel Rodriguez kadete mailan aritzen da, Ibai Rodriguez X30 mailan, Arturo Cobos KZ2 mailan eta Aitor Lasa kimuen mailan. Talde tekniko sendo baten babesa dute pilotuek.Orain arte lehiatutako probetan maila oso onean ibili dira Sakanako Spirit Racing Team taldeko pilotuak. Hainbat lasterketa irabazi eta bigarren postu egin dituzte. Ea igandean zein maila ematen duten. Oro har kartingari buruzko informazioa jasotzeko, www.mk-karting.com web gunera jo daiteke.