Arbizuarrak ez dabiltza fin

Guaixe 2009ko azaroaren 10a

Nesken senior mailan dabilen Arbizuko Aldabide taldea ez dabil batere fin. Larunbatean 2-3 galdu zuten etxean, Beriain taldearen kontra. Jokatutako lau jardunaldietan soilik partida bat irabazi dute eta gainontzekoak galdu, eta horrek sailkapenean eragina dauka, sailkapena ixten baitute. Zalatambor Area 99 da liderra, 9 punturekin, eta Aldabidekoak zortzigarrenak eta azkenak dira, hiru punturekin. Larunbatean atzera ere etxean jokatuko dute Arbizuko neskek, Arbizuko kiroldegian, goizeko 11:00etan. Kasu honetan lau punturekin azkenaurrekoa den Idoia taldea hartuko dute, beheko sailkapenean arerio zuzena dena. Ea egoerari buelta eman, puntuak pilatu eta azkeneko postua atzean uzten duten.