Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nesken senior mailan dabilen Aldabide taldeak hiru jardunaldi galdu eta gero, azkenean irabaztea lortu zuen. Idoia taldeari 2-0 irabazi zieten arbizuarrek, merezitako garaipenarekin. Zalatambor Area 99k jarraitzen du nesken senior mailako lider, 12 punturekin, eta irabazi eta gero Aldabide laugarrena da, 6 punturekin. Larunbatean Leitzan jokatuko du Aldabidek, 20:00etan, 9 punturekin hirugarrena den Aurrera Kirol Elkartearen kontra. Ea garaipenak segida duen.