Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Fernando Urkia kalearen beheko aldean eta beheko auzoan urak sortzen dituen arazoak konpontzeko, euri uren desbideraketa pare bat egin dira. Euri asko egiten duenetan, Kale Nagusiko hodiak lepo joaten dira, presio handiarekin, eta ez da Fernando Urkia kaleko euri uren emaria hartzeko gai. Ondorioz, euri urek gainezka egiten dute. Arazoa konpontzeko, Beldarrain errekara desbideratuko dira Fernando Urkia kalearen beheko aldeko euri urak. Bestetik, bideberri gaineko kale guztien euri urak desbideratu dira ere. Kanalizazio berri bat egin da errepideri paralelo, Leziza ibaiko zubiraraino. Jakina denez, Arbizu asko hazi da inguru horretan, Arnatz, Ilerdi bidea eta Maiza kaleaz gain, urbanizazio berriak egin eta eginen dira. Lan hori egin eta gero, errepide gaineko kale guztien euri urek ez dute kalterik sortuko beheko auzoan.