Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez, euskarazko Kultur Zikloa zabaldu du Nafarroa osoan. Adierazpen artistikoen bidez euskararen erabilera sustatzeko helburua du zikloak. Kultur Zikloak etxeko txikienendako antzerki ederra ekarriko du bihar Arbizura: Anne Monna, Oskola eta Karramarroi taldearen 11 koloretan dantzan antzerkia.Euskal Herriko haurren maskotak dira Ane Monna, Oskola eta Karramarroi. Denetariko lagunak dituzte ikastetxean: txinatarrak, beltzak, sahararrak eta abar. Baina Ozpintzar gaiztoak ez ditu etorkinak onartzen. Abestien eta dantzen bidez elkar ezagutuko dute eta gizarte bereko partaideak direla konturatuko dira. Antzezlan musikal pedagogikoa da. Bihar, larunbatean, 18:00etan, Arbizuko udaletxean.