Amaierara iritsi da Arbizuko Ahotsak egitasmoa

Guaixe 2009ko abenduaren 2a

Iaz sortu zen Arbizuko Ahotsak egitasmoa. Harren bidez, Zizkerte kultur taldeak martxan jarri zuen bere aspaldiko asmoa: Arbizuko ahozko ondarea jasotzea. Bi alde zituen egitasmoak: herriko adinduen hizkera eta garai bateko bizipenak jaso. BideaZizkerte kultur elkarteko kideek aspaldi zuten ideia buruan. Hura bideratzeko bide ezberdinak aztertu ondoren, Badihardugu Euskara Elkarteak eman zien jarraitu beharreko bidea. Euskal Herriko hizkera eta  ahozko ondarea jasotzen ari zen aipatu elkartea. Herritarren ahotsa grabatu ondoren, guztien esku jarri nahi zuen ondare hori, www.ahotsak.com web gunearen bidez. Haren bidea jarraitu zuten arbizuarrek. Arbizuko Udalarekin hitzarmena sinatu, eta Zizkerte kultur elkarteak abian jarri zuen Arbizuko Ahotsak egitasmoa. Urtebeteko epean 30 elkarrizketa egiteko konpromisoa hartu zuten. Xabier Reparazek hartu zuen ardura. Zentsutik abiatuta, herriko zaharrengana jo dute. 70-80 urteko 30 arbizuar grabatu dituzte. "Kuriositatea zuten; berezia izan da haiendako" esan digu Monika Etxabarriak. "Haien grabazioa jasoko dute guztiek" gehitu du, "baita lan guztia laburtzen duen dokumentaltxo bat ere".Amaiera ekitaldiaEkitaldi berezia iragarri du Zizkerte kultur elkarteak. Egitasmoaren inguruko hitz batzuk eginen dituzte alkateak eta egitasmoaren arduradunak. Ondoren, oroigarrien banaketa eta otamena egonen dira. Lanari buruzko dokumentala ikusteko lehen aukera izanen da. Udaletxeak hartuko du ekitaldia. Abenduaren 13an, 13:00etan, Arbizuko udaletxean. 30 grabazio70-80 urteko 30 arbizuarren testigantzak grabatu dituzte urtebetean. Aurki, www.arbizu.info edota www.ahotsak.com web orrian eskegiko dituzte.