Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Trenbideak kudeatzen dituen Adif enpresak Arbizuko trenbide pasa kentzeko lanak eman berri ditu. Ingeniería y Servicios Ferroviarios enpresak zortzi hilabete izanen ditu lanak despeditzeko eta haien truke 1.486.862,9 euro jasoko ditu. Eguraldia ikusita, lanak otsailean hastea aurreikusten da.Egitasmoaren arabera, ubelde gaineko zubia pasa eta berehala ezkerrera eginen du bide berriak. Trenbidearekiko paralelo jarraituko du eta hura azpitik zeharkatuko du. Bide berriak 380 metro inguruko luzera eta 7 metro inguruko zabalera izanen du. Gaur egun Bakaikuko trenbide pasako lanak oso aurreratuak daude. Arbizukoak hasi eta gero, Izurdiagakoak faltako lirateke.