Aldabideko neskak laugarrenak

Guaixe 2009ko abenduaren 16a

Nesken senior mailako zortzigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Arbizuko Aldabide taldeko neskek Lekunberrin jokatu zuten eta galdu zuten, Beti Kozkorrek 3-1 irabazi baitzien. Beriain taldea da nesken senior mailako liderra, 21 punturekin. Zalatambor bigarrenak 17 puntu ditu. Aldabide taldea laugarrena da eta 13 puntu dauzka. Larunbatean Subizan jokatuko dute Aldabideko neskek, seigarrena den Subiza taldearen kontra. Ea nola doakien.