Spirit Racing Team taldearen balorazio ona

Guaixe 2009ko abenduaren 28a

Denboraldia bukatu ondoren balorazioen ordua heldu da eta kontentu dago egoitza Arbizun duen Spirit Racing Team karting talde sakandarra. Kimuen mailan dabilen Aitor Lasa gidari donostiarrarekin emaitza paregabeak lortu ditu taldeak: Challenge del Norteko txapelduna izan da Aitor Lasa bere mailan, eta Kantabriako txapeldunordea. EgitasmoakHurrengo denboraldiari begira talde sakandarrak prestakuntza modura 2 edo 3 neguko txapelketatan parte hartuko du, gidarien eta taldeen garapena jorratzen jarraitzeko. Gaztela eta Leoiko txapelketa izango da lehenengo helburua eta datorren urteko denboraldiaren ardatza nagusia. Bestalde, Euskadiko txapelketa berrian ere parte hartzeko asmoa dauka taldeak. Eta gidari bat edo birekin Espainiako Txapelketan lehiatzea da helburua, KZ2 kategorian, hau da maila gorenean, 125zk-ko motorra, 6 martxa sekuentzial, eta abarreko kartekin. Ongi joan dadila.