Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbizuko Aldabide taldeko neskak lehen fase bikaina osatzen ari dira. Larunbatean jokatutako partidan 0-4 hartu zuten menpean Idoia. Zalatambor Area 99 da liderra, 24 punturekin, baina oso gertu ditu Beriain eta Aldabide, biak 23 punturekin. Hortaz, lehen fase honetan goian despeditzeko aukera asko ditu Arbizuko nesken taldeak, lehen fasea despeditzeko soilik bi jardunaldi gelditzen baitira. Larunbatean etxean jokatuko dute Aldabide taldeko neskak, Arbizuko kiroldegian, 18 punturekin bosgarrenak diren Leitzako Aurrera taldeko nesken kontra. Ea puntuak pilatu eta goi-goian jarraitzen duten.