Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Duela gutxi ikusi du argia Juan Manuel eta Felix Adán Gaitán anaien Mártires de una esperanza. República, guerra y represión en Pedro Abad liburuak. Duela gutxi aurkeztu zuten liburua Lakuntzako Sansastiñetan. Gaur, berriz, Arbizuko Olatzea Hotelean emanen dute haren berri. Bi anaiek liburuan bildu dituzte haien jaioterriko gerra garaiko gertaerak. Kordobako herrian pasatakoen berri ekarri dute Sakanara. Kordobatik SakanaraKordoba hiritik gertu dagoen Pedro Abad herrian jaio ziren Juan Manuel eta Felix Adán Gaitán, baina, lan kontuengatik, gurasoekin Sakanara etorri ziren duela 44 urte. "Etxean entzundako kontuengatik bururatu zitzaigun liburua idaztea" azaldu zuten Beleixe irratian. 1931 eta 1959 urte arteko gertaerak bildu dituzte liburuan; Errepublika aurreko herria eta gerrako eta gerra osteko gehiegikeriak. Lan itzela izan dute bi anaiek: artxiboak arakatu eta hamaika elkarrizketa egin ondoren, esku artean dute fruitua. Harrera ona izan du liburuak Pedro Abad herrian. Bide bera jarraitzen ari da idazleen egungo bizilekuetan. Lakuntzako aurkezpenaren ondoren, Arbizun emanen dute gaur liburuaren berri.