Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean egindako bilkuran Arbizuko Udalak telefonia eta internet zerbitzua herritarrei eskaintzea erabaki zuen. Horrekin batera, Arbizuko Udalak liburutegia egitea erabaki du. Egitasmo horiek egiteko Arbizuko Udalak Enplegurako eta Jasangarritasunerako Toki Inbertsioaren Estatu funtsetik jasoko dituen 116.107 euroak bideratuko ditu. Josu Miren Mendinueta alkateak azaldu digunez, "arbizuarrei prezio egokiagoan eskaini nahi diegu telefonia eta internet zerbitzua". Horretarako Telefónica enpresari duen sarea alokatuko dio udalak. Dagoeneko zerbitzu horiek eskaintzeko prozedura administratiboa hasi du udalak. Ongikoz urtea despeditu aurretik arbizuarrek telefono eta internet enpresa hornitzaileen aukera zabalagoa izanen dute, daudenei udala batuko baitzaie. Arbizuar bakoitza izanen da dauden enpresarekin jarraitzea edo udalaren zerbitzua hartzea erabakitzen duena. Egitasmoa aurrera ateratzeko 45.421,98 euro (gehi BEZ) bideratuko dira. Funtsaren gainontzeko zatia liburutegia egitera bideratuko da.LiburutegiaUdaletxeko ganbaratxoan egonen da Arbizuko liburutegia. Josu Miren Mendinueta alkateak azaldu digunez, "gaur egun ganbaratxoan libre gelditzen den espazioaren erdia hartuko liburutegiak". Lanak egin bitartean udalak liburutegiaren funtzionamendua zehaztuko du. Besteak beste, udal liburutegia izanen den, Nafarroako liburutegi sarean sartuko den eta beste.