Bordaz borda bidea eginez

Guaixe 2010eko otsailaren 11

Beriain aldera dauden Maiza eta Mundiñoko ibilbideei udazkenean hirugarren bat batu zitzaion: Borden ibilbidea. Loinaztik (autobus geltoki ondotik) abiatuta Arbizuk Aralarren magalean dituen lau bordak lotzen ditu ibilbide horrek. Arbizuko Udalak 59.742 euroko inbertsioa egin zuen hura egokitzeko eta Nafarroako Gobernuaren eta Cederna-Garalurren laguntza izan du. Ibilbidea behar bezala seinaleztatzeaz gain, borda bakoitzaren ondoan atsedenlekua jarri du udalak, eta beste bat ibilbide hasieran. Sandindegi, Herriarena eta Artabakarko bordak zaharberrituak daude eta udalaren asmoa da aurten Mezeengo bordako teiladura berritzea. BordakEraikin horiek garai batean ganadua udan berotik eta neguan hotzetik babesten zuten. Udan itzal bila sartzen ziren behiak eta, neguan, mendian gelditutako zaldi-azienda. Han pilatutako ongarria udalak enkantean ematen zuen eta arbizuarrek harekin baratzak ongarritzen zituzten. 13,4 km-ko luzeraEguraldi onarekin, 5 ordu eta 10 minututan egitekoa (geldialdirik gabe). Desnibela 670 metrokoa da.