Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Prestatutako jakiak egiten ditu Arbizuko enpresak eta astelehenean Elikagaien Kalitateari Urrezko Domina lehiaketan parte hartu du. Prestatutako jakiak egiten dituzten estatuko 60 enpresak parte hartu zuten lehiaketan. Tuteran bildu zen gastronomian aditutako epaimahaiak lehiaketarako bost finalista aukeratu zituen. Horien artean dago Laket Artesanos SL eta berak prestatutako iberiar karrilera ardo beltzean. Epaimahaiaren ustez, prestatutako produktuak "egoste puntu perfektua du, oso ongi loditutako saltsa batez lagunduta eta dirdira bizikoa. Ahoan orekatua".Laket Artesanos-en prestatutako jaki hori martxoaren 22tik 26ra Bartzelonan jendaurrean ikusgai egonen da, INNOVAL 2010 pabilioiko bitrinetan. Han estatuko elikagaien industriak ikerketa eta garapenean eman diren berrikuntzak bilduko dituzte. Pabilioi hori Bartzelonako Alimentaria jaki eta edarien arloko nazioarteko azokaren zati da, arlo horretan estatuan egiten den azoka entzutetsuena. GehiagoArbizuko enpresak beste produktu hauek ekoizten ditu: txahal-tripakiak, txerri hankak, arkume hankak, arkumea txilindron erara, txahal ragouta, txahal masaila, ajoarrieroa eta arkume barrukiak. Arbizuko lantegian jakiak sukaldatu, ontziratu eta pasteurizatu egiten dituzte. Ez du kontserbagarririk behar eta 45 egun mantentzen da.