Aldabideko neskek bigarren faseari ekingo diote

Guaixe 2010eko otsailaren 17a

Despeditu da nesken senior mailako lehendabiziko fasea. Arbizuko Aldabideko neskak lehen sei taldeen artean sailkatu dira, eta hortaz, bigarren fasean 1 eta 6 postuen arteko multzoan ariko dira lehian. Bigarren fasea asteburu honetan abiatuko da. Arbizuko Aldabide lehen fasean lehen sei postuen artean sailkatutako taldeekin ariko da: Valtierrano, Gazte Berriak, Cantera, Beriain eta Aurrera. Asteburu honetan lehen jardunaldia jokatuko da, eta larunbatean, goizeko 11:00etan, Aldabidek Beriain taldea hartuko du Arbizuko kiroldegian. Ea Arbizuko neskei zer moduz doakien bigarren fase hau.