Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arbizuko Aldabide taldeko neskek ongi hasi dute senior mailako 2. Fasea. Lehen multzoan ari dira jokatzen, 1-6 postuetan, eta lehendabiziko jardunaldian 5-3 hartu zuten menpean Beriain. Sailkapen orokorrean Cantera da liderra, 3 punturekin eta Aldabide bigarrena, puntu berberekin. Larunbatean bigarren jardunaldia dago jokoan. Antsoaingo kiroldegian jokatuko dute Arbizuko neskek, bihar, larunbatean, arratsaldeko seietan, punturik gabe sailkapenean laugarrena den Gazte Berriak taldekoen kontra. Ea aurreko asteko garaipenak segida duen.