Irurtzunek Gazteleku izanen du aurkari Berria txapelketako final laurdenetan

Guaixe 2010eko martxoaren 5a

VII. Berria Txapelketan heldu da final laurdenak erabakitzeko txanda. Asteburu honetan Irurtzun taldeak aurkari gogorra du: Arbizuko Aldabide irabaztetik datorren Andoaingo Gazteleku taldea. Animuz beteta datorren taldea da Andoaingoa, final zortzirenetan faborito zen Aldabide menpean hartu baitzuen. Hortaz, eta nahiz eta Irurtzun faborito izan, partidak ongi prestatu eta landu beharko dituzte Irurtzungoek finalerdietarako sailkatu nahi badute. Bere aldetik, Irurtzunek lan txukuna egin zuen final zortzirenetan Amurriori irabazita, baina uste baino gehiago lan egin behar izan zuten Arabako taldea menpean hartzeko. Gaztelekuk Aldabide irabazi zuela kontuan hartuta, ziur prestatuta egongo direla astebururako lehia gogorrerako. Bereziki Gaztelekuko kadeteak eta gazteak izan ziren Aldabideren kontra bikain aritu zirenak, seniorrek maila askoz ere apalagoa eman baitzuten. Ea Irurtzunek gipuzkoarrei tamaina hartu eta txapelketan aurrera egiten duen. PartidakPartidak igandean jokatuko dira, goizeko 10:30ean, UrnietanKadeteak: Ansa-Otamendi (Irurtzun) - Jauregi-Tolosa (Gazteleku)Gazteak: Barberena-Beraza (Irurtzun) - Irastorza-Ulanga (Gazteleku)Seniorrak: Ollo-Zabaleta (Irurtzun) - Eskudero-Erreka (Gazteleku)