Rayoren filmaketa aurrera

Guaixe 2010eko martxoaren 9a

Imanol Rayo arbizuarra Bernardo Atxagaren Bi anai nobelan oinarritutako filma grabatzen hasi da. Duela hiru bat hartu zuen esku artean egitasmoa. Gidoia moldatu eta produkzio kontuak lotuta, orain hasi dira grabaketa lanak. Azkeneko eszenak negu beltzean girotuak grabatu zituzten otsailean, Larra mendizerran. Gainerako eszenak maiatza eta uztaila bitartean filmatuko dira Nafarroako mendialdean, Bernardo Atxagaren liburua kokatzeko leku egokian.1985ean argitaratu zen Bernardo Atxagaren Bi anai nobela. XX. mendeko 50eko hamarkadan kokatuta dago. Aitaren heriotzaren ondoren, Paulok, seme gazteenak, bere gain hartuko du Daniel, adimen urriko anaia zaintzeko ardura. "Betidanik ezagutu dut Bernardo Atxaga, parez pare bizi izan ginelako urte askotan. Bestetik bere liburuak oso gertutik jarraitu ditut eta nire estiloarekin bat dator" azaldu zuen Rayok Beleixe irratian egitasmoa esku artean hartu zuenean.Filmak Nafarroako Gobernuaren diru laguntza jaso du eta Orio Produkzioak etxeak ekoitziko du.