Urrezko domina Jasmin Lizarragarendako

Guaixe 2010eko martxoaren 16a

Asteburuan Espainiako Borroka Olinpikoko Txapelketak jokatu ziren Murtziako San Javierren, kadeteen mailan. Burlatako Borroka Klubeko zazpi kidek Nafarroa ordezkatu zuten, tartean Jasmin Lizarraga arbizuarrak. Jasminek lan bikaina egin zuen, 43 kilo azpiko mailan urrezko domina lortu baitzuen. Nafarroako selekzioa hirugarrena sailkatu zen emakumezkoen borrokan, eta Burlatako Borroka Kluba kluben arteko txapelketan onena izan zen. Jasminez gain, bere anaia Asier eta bere ahizpa Sara aritzen dira borroka librean. Hirurak Burlatako Borroka Klubean aritzen dira. Asier izan zen borroka librean hasi zena, eta bere bi arrebek haren bidea jarraitu dute.