Udalaren aurrekontuaren herena haur eskolak eramanen du

Guaixe 2010eko apirilaren 14a

Arbizuko Udalak 3.137.490 euroko aurrekontua izanen du aurten. Haietatik 1,2 milioi euro Lakuntzako Udalarekin batera egiten ari diren 0 eta 3 urte arteko haur eskola egitera bideratuko da. Arbizuko Udalak, bestalde, partikularrek sustatutako hainbat urbanizazio lan eginen ditu. Udalak lanen ardura hartuko du baina gero herritar haien bizkar izanen da aurrekontua. Hala ere, horretarako 350.000 euro aurreikusi ditu udalak. Hirigintzarekin jarraituz, udal plan berria egiteko 55.000euro izanen ditu udalak. Horretaz gain, 200.000 euro bideratuko ditu lur eremu bat erosteko. Lur erreserba bat izatea egoki jo du udalak. Bestalde, uharka jarri eta uda partean Lezizan bainu gunea sortzeko asmoa ere gauzatuko da. Horretarako Arbizuko Udalak 40.000 euro bideratuko ditu. Kopuru horren ia bikoitza, 75.000 euro zehatz-mehatz, udaletxeko ganbaran liburutegia egitera bideratuko ditu udalak. Beste inbertsio batzukMendi bide eta basoetako hobekuntzak     140.000Internet                                                         60.000Lur azpiko zabor edukiontziak                     25.000Kultur jarduerak                                           26.000Festak eta erromeriak                                  60.000Mezeengo bordaren obra                            70.000