Juanan Moreno txapeldun

Guaixe 2010eko apirilaren 22a

Azaroan hasi zen jokatzen Arbizuko Kiroldegiko II. Squash Txapelketa, eta asteartean despeditu zen. 24 partaide aritu dira lehian, eta norgehiagokak 15 tantoko 5 partidatara jokatu dira. Hasieran ligaxka jokatu zen eta onenak iritsi ziren finalerdietara. Finalean Juanan Moreno etxarriarrak Joseba Ezkurdia arbizuarra hartu zuen menpean, txapela jantziz. Eta hirugarrena Javier Mendinueta izan zen.