Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaberriko eguzki goxoak eta euri gozoak lorez betetzen ditu bazterrak. Liburuaren Egunaren beroan, berriz, liburuak loratzen dira. Argitaletxeek liburu labealdi berezia egiten dute data horren inguruan. Esaterako, kalean da Jon Arretxeren Sustrai beltzak eleberria. Arbizun bizi den idazleak terrorearen generoa landu du bere azken lanean. Hamaika istorio beldurgarri biltzen ditu liburuan: hilketa odoltsuak, zomorroak, ulertu ezinezko gaiztakeria eta krudelkeria eta abar. Ezaguna da Arretxeren bidaia zaletasuna. Bidaia horietan oinarritu dira irakurlea dardarka jarriko duten ipuinak.